ARTEA

Imanol Marrodan artistaren “Arma isilak gerra lasaietarako”, Oteiza Museoan

Oteizaren obrarekiko topagune bat eratu nahi duen egitarauaren hamargarren interbentzioa ondu du Alzuzan dagoen Oteiza Museoak, Interpretazioak programaren baitan: Imanol Marrodan (Bilbo, 1964). artistaren Arma isilak gerra lasaietarako. Oteiza Museoak Eguesibarko Udalarekin lankidetzan ekoitzi erakusketa hau, irailaren 30era arte zabalik dagoena.

1979ko dokumentu sekretu batetik hartzen du izenburua erakusketak; Bilderberg taldearekin lotzen den dokumentua da. Idazki horretatik abiatuta, artista bilbotarrak hauxe proposatzen du: ““gaur egungo sorkuntzaren erabilerak, erabilgarritasunak eta aplikazio praktikoak aktibatzea, horiek komunitate sozial, politiko eta ekonomikoen etorkizuna egituratzeko funtsezko elementu eragileetakoak baitira, eta komunitate horietako aldaketa eta eboluzioak determinatzen baitituzte”.

Hala, 2011 eta 2018 bitartean egindako zazpi obra paratu ditu Marrodanek Oteiza Museoan; batetik, lau eskultura, elementu teknologiko industrialak eta organikoak uztartzen dituztenak; eta, bestetik, “Proiektu pertsonala izeneko diagrama handi bat, proiektua egituratzen duten gogoeta eta konexioei testuingurua emateko, Revelar y Rebelar interbentzioarekin batera”.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button