ARTEA

Ekimen anitzeko programa Getxoarten

Getxoarte-Getxoko Pratika Garaikideen aretoak bilakaera handia izan du azken urteotan, eta horrexegatik,  Getxoarte ez da aldizkako ekimena izango eta urte osoan etengabe garatuko da..

Hortaz, Getxoarteren  ibilbide luzeko zenbait jarduera eta programa urtean zehar garatuko dira, esaterako, laborategiak edota egoitza-bekak. Beste batzuk, berriz, adibidez El Respiradero eta Galeriak programak, urriko lehenengo asteburuan izango dira. Horrezaz gain, Getxoarte hemendik aurrera, beste leku eta giro batzuetan egingo da.

Bost lerrotan garatuko da programa guztia: Bitartekaritza-programa  (bertoko kolektiboei zuzendutako elkar-sormenerako eta trebakuntzarako gunea); programa eszenikoa (gorputz-adierazpenaren ulermena sustatu nahi du eta baita sormenari lotutako zenbait prozesu ere) Testuinguru honetan El Respiradero ekimena kokatzen da. Horren barruan 5 beka eskainiko dira, urriaren 6an eta 7an ikusgai izango diren proposamen eszeniko-perfomatiboak  bultzatzeko. Bekak eskatzeko deialdia uztailaren 6ra zabalik egongo da; egoitza-programa bat ere abian jarri nahi dute; erakusketa-programa ere izango da aurten. Horren bitartez beste leku batzuetara zabalduko da Getxoarte. Galeriak erakusketa-komisariotza proiektua izango da urriaren 5etik 30era, ohikoak ez diren espazioa bultzatzeko asmotan. Eta topaketa-programa, zenbait tailer eta mahai-inguru hartuko dituena.

Zehaztasun guztiak: Getxoarte

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button