LITERATURA

Ekhine Eizagirreren poema liburua aurkeztuko du Susak

Susa Literatura argitaletxeak Ekhine Eizagirreren Alde erantzira nabil poema liburua aurkeztuko du astelehenean, apirilak 4, Donostiako Udal Liburutegiko sotoan, 11:30ean.

Susak jakinarazi duenez, Ekhine Eizagirre Zarautzen jaio zen 1984an, eta egun, Fresnesko espetxean dago. Hala, aurkezpenean Maite Egigurenek eta Kattalin Minerrek parte hartuko dute.

Eizagirrek askotariko gaiak jorratzen ditu bete olerkietan, barnekoak zein politikoak: “Intimitatea, desira, erotismoa, borroka, errepresioa, feminismoa, identitatea dira Ekhine Eizagirreren Alde erantzira nabil poema liburuko gaiak”.

Idazlearen hitzetan, “hiru aro bereiziko dituzu (liburuan): lehenik, Euskal Herrian bizi nintzeneko garaia; bigarrenik, klandestinitatea; eta hirugarrenik, espetxealdia. Azken hamar urteetako oroitzapenek bizia gal ez dezaten, berreskuratu, elkarri josi eta atondutako hitzak”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button