LITERATURA

Datorren astean, “Idazleen Biltzarra” Saran

Datorren astean, apirilaren 22 eta 23an, 36. Idazleen Biltzarra izango da Sara herrian. Ohi den bezala, jardunaren programazioaren baitan liburu aurkezpen ugari eta idazleen presentzia eta parte hartzea egongo dira. Lehenengo eguna jende guztiari irekia izango da, bigarrenean profesionalek hartuko dute parte, Euskarazko literatura helduentzat lelopean.

Tartean mila kontu izango dira bertan: Abbadiako Nekatoenea egoitzan antolatutako idazle egonaldiaren aurkezpena Aintzane Lasarte eta Iñaki Martiarenaren eskutik; 1813-1814 Euskal Herria suntsitua lanaren aurkezpena Mixel Mendiboureren eskutik; Begiraleak argitaletxearen Herria irakurtua (Janbattitt Dirassar); Komunitatea hats-bahiturik lana (Ainize Madariaga Muthular, UEU argitalpenak); Kepa Arburua Olaizolaren Origine de la langue Basque obra; Poema bat da herri hau emanaldia, Séverine Dabadie eta Itxaro Bordarekin; Afoniak izeneko emanaldia Xabier Erkizia, Arantxa Iturbe, eta Lucas Rullo idazleekin; Asisko Urmenetaren Aztihitza, Xahoren Biografikoa lana; eta abar.

Egun bietako proposamenak jakiteko, non eta zer, hemen duzue egitaraua.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button