MUSIKA

Hilerik laburrena ekitaldiz josia dator Bilboko Kafe Antzokira

Aratuste giroan hasiko dira Bilboko Kafe antzokian, JC Etxegoien Xamar ikerlariak eskainiko duen inauterien inguruko hitzaldiarekin (otsailak 3). Ondoren Gari etorriko da bere 16 Lore lan berria aurkeztera (otsailak 4). The Raveonettes amerikarren pop doinuak eta The Black Box Revelation belgikarren pop eta garage-sikodelia izango dira oholtsa gainean otsailaren 5ean. Larunbatean Backyard Babies suediarrak etorriko dira, euren 20. urteurreneko biran. Igandean, berriz, Eriz Magoaren ikuskizunarekin gozatuko dute etxeko txikienek.

Hurrengo astean Biffy Clyro eskoziarrak etorriko dira, Nothink eta Blakfish taldeek lagunduta (otsailak 11).
Anje Duhalderekin Lagun Artean kantari jarduteko abagunea egongo da otsailaren 17an. Hurrengo egunean, Betagarri eta Akatz taldeek euren doinu bero eta dantzagarriak eskainiko dituzte; Ostiralean, Los Coronas eta The Nu Niles taldeen Surf, Rockabilly, TexMex eta beste estilo zahar batzuen nahasketa gozagarriak egingo dutuzte. Larunbatean La Habitación Roja pop talde valentziarra eta Jairo Zavalaren De Pedro taldea izango dira Bilbon (otsailak 20). Eta igandean euren rap-a ekarriko dute Tote King Showcase eta Chacho Brodas-ek.

Otsaileko azken astean, berriz, Urbeltzen Dantza Ganbara izango a asteazkenean (otsailak 24); ostegunean Chicagoko Steepwater Band eta Black Crowes taldean ibilitako Marc Ford gitarra jotzailea (otsailak 25); ostiralean Medina Azahara etorriko dira, rock andaluziarreko talde mitikoa (otsailak 26); larunbatean Cornershop Ingalaterrako pop talde ezaguna (otsailak 27) eta igandean hilea bukatuko da Milow belgikar kantariarekin.

Bilboko Kafe Antzokiak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button