Nontzeberri

EIZIEk “Itzulpen-lehiaketa 2019” deialdia egin du

Literatura Unibertsala bilduma osatzen jarraitzeko deialdia antolatu du EIZIE elkarteak. Proiektuak aurkezteko epea maiatzaren 23an amaituko da.

Honako bi obra hauek dira aurtengo itzulgaiak: Aleksandra Kollontai, Liubov pchel trudovyj eta Ernest Hemingway, The Sun Also Rises.

Betebeharrekoak honakoak dituzue: Lehiatzaileen eskura jarritako testuaren itzulpena (lau kopiatan), ezizen batekin aurkeztuko da. Horrekin batera, gutun-azal itxi baten barruan, itzultzailearen datuak adieraziko dira, eta ezizen bera errepikatu gutun-azalean. Hauek dira adierazi beharreko datuak: itzultzailearen izen-deiturak, helbidea, telefonoa, helbide elektronikoa, izenpea. Nortasun agiriaren fotokopia ere sartu behar da gutun-azal horretan.

EIZIE elkartearen egoitzan aurkeztu behar dira itzulpen-proiektuak. Helbidea: Zemoria 25, behea – 20013 Donostia. Postaz bidaliz gero, Literatura Unibertsala lehiaketarako dela adierazi gutun-azalean.

Obrak osorik itzultzeko epea 2020ko apirilaren amaiera izango da.

Datu guztiak: EIZIE

Exit mobile version