IKUS-ENTZUN

EikenBank bekak

Eiken-Basque ikus-entzunezko clusterrak EikenBank programaren bosgarren edizioa abiatu du. Ekimen horren bitartez gazte sortzaileak sektore horretako enpresekin jarri nahi dituzte harremanetan. Euskal ekoiztetxe batek garatuko duen proiektu bat aukeratuko du bekak eta lau hilabeteko prestakuntza-beka bat ere biltzen du. Ekimenaren xedea ikus-entzunezko sektorean talentu eta ideia berriak sustatzea da.

Lehiaketa lanean ari ez diren gazteei zuzendurik dago. Hala, gazteek haien ideia originalak bidali beharko dituzte, hala nola, programa, dokumental, film labur edo telesail bat egiteko proiektuak. Horiek gidoi, maketa edo pilotu gisa aurkeztu beharko dituzte apirilaren 30a baino lehen.

Irabazleak 2.000 euro jasoko ditu sari gisa, eta jabetza intelektualaren eskubideak uzteagatik ere. Horretaz gainera, irabazleak lau hilabete iraun eta 4.000 euro balio duen prestakuntza ere jasoko du. Prestakuntza hori proiektu saritua garatuko duen enpresan izango d.

Lehiaketarekin loturiko zehaztasun guztiak EikenBank-en webgunean jasotzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button