LITERATURA

Bilbon, Blas de Oteroren eguna ospatuko da gaur

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Blas de Otero (1916-1979) poeta bilbotarraren jaiotzaren urteurrena ospatuko du gaur, martxoaren 16an. Ekitaldia berezia izango da oso, izan ere, Ramón Barea antzezle ezagunak, poetaren Historia (casi) de mi vida prosazko testua irakurriko du. Saioa arratsaldeko 19:30ean hasiko da, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan.

Bilboko Udalak eta poetaren legatua kudeatzen duen Blas de Otero Fundazioarekin batera, egilearen lana zaindu eta ezagutarazi nahi du. Horretarako, martxoaren 15 bakoitzean poetaren jaiotza ospatzen da, eta Blas de Otero-Bilboko Hiria Poesia Saria ere zabaltzen da.

Gaurko ekitaldia, prosaz idatzitako testu labur baten inguruan ardaztu da. Testu hori ozenki irakurtzen Ramon Barea antzezle bilbotar ezaguna arituko da, Naiel Ibarrola marrazkilari, musikari eta jazz kritikariak musikaz lagunduta.

Ramon Barea antzezlea, dramaturgoa, antzerki zuzendaria eta zinegilea da. Ehun film luze baino gehiagotan eta berrogeita hamar film labur ingurutan hartu du parte. 2013an Antzerki Sari Nazionala jaso zuen. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button