BESTELAKOAK

Eibarko Museoak bere funtsetako asko sarean jarri ditu

Eibarko Museoak 2020ko Museoen Nazioarteko Egunarekin bat egingo du, eta bere funtsetako asko jarriko ditu sarean ikusgai.

Maiatzaren 18an ospatzen den Museoen 2020ko Nazioarteko Egunaren aurtengo leloa Berdintasunaren aldeko museoak: aniztasuna eta inklusioa da, eta egun horrek duen helburua da “museo guztiak topagune bilakatzea, erakusten dutenarekin kontatzen dituzten istorioak jende ororen eskuetan uztea”.

Hortaz, Eibarko Museoak bisita birtuala, audiogida, katalogoak, kartelak eta makina bat dokumentu eskainiko ditu sarean, konfinamenduan lagungarri izan daitezen.
Gainera, beste museo askok egin duten moduan, ibilbide edo bisita birtual bat eskaintzen du aretoz areto, azalpen guztiak audiogidaren bidez jasotzeko aukera apartarekin.
Era berean, artxibo digitala ikusteko aukera izango du interesdunak, eta bertan dokumentu grafiko ugariko artxiboan honakoak topatu ahalko ditu: katalogoak, publizitatea, kartelak…

Modu horretan Euskal Herriko makian bat museo ezagutu ahal izango duzue, tartean, Eibarko Museoa

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button