MUSIKA

“EHZ Festibala” prest astebururako, Nafarroa Behereko Irisarrin

Nafarroa Behereko Irisarrira helduko da aurtengo Euskal Herria Zuzenean Festibalaren edizioa, eta ekainaren 28tik 30era bertan izango den egitarau zabala eta kontzertuen kartela itxi dute antolatzaileek.

Gari & Maldanbera, Niña Coyote eta Chico Tornado, Willis Drummond edota Izaki Gardenak dira, besteak beste, estilo eta askotariko gustuak aseko dituen kontzertuen kartela osatzen duten zenbait talde.

Lehen egunean, Gari & Maldanbera, Diabolo Kiwi, Liher, Koban, Manu Louis, Izaki Gardenak, Nizuri Tazuneri, The Pe’Cheels eta Madeleine igoko dira oholtza gainera. Larunbatean, Pelax, Niña Coyote eta Chico Tornado, Montauk, Rodeo, The Old School Funky Family, The Very Small Orquestra, Anari, Toi D’Abord, Alba, Cumbiam’Bero eta ElektroBuiaka taldeen txanda izango da. Eta iganderako, Iseo & Dodosound, Willis Drummond, Led Silhouette, Ray Fernandezm Oihaneko Zühainetan edota Ibil Bedi eta Lu Rois taldeak iragarri dituzte.

La Jodedera Kuba eta euskal musikariek osatutako taldea izango da jaialdia itxiko duen taldea igandean, alderdi erreibindikatiboa baztertu gabe, musika sortzeko eta dantzarako doinuekin.

Bi egunetan zehar, gainera, musika emanaldiez gain, hainbat jarduera ere antolatu dituzte,  horien artean dantza ikusgarriak, zirkoa, zikiroa eta hainbat gai jorratuko diren tailerrak: eraso sexistak, besta eta militantzia, antolakuntza eta autogestioa, G7a eta etorkinei Euskal Herrian egiten zaien harrera ardatz hartuta, esaterako.

EHZ Festibalaren egunez eguneko egitarau zabala, hemen.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button