ARTEA

Ehunka artista gazte bilduko dira Gasteizko kaleetan

Irailaren 10erako antolatutako jarduerak 18:00etan hasiko dira. Dantza, antzerki eta bestelako diziplinetako ekintzak Bake kaletik abiatuko dira eta Posta kalea zeharkatuko dute Andre Maria Zuriaren plazara iritsi arte.

Espazio horietan, beste hainbat jardueraz gain, Blanca Ortigaren eta Noelia Rosaren Dis-tópicas antzerki lanaz, Sepwalk collective-ren Por qué están bailando y para qué están bailando performanceaz eta Koyame konpainiaren Kapzuloa izeneko antzerkiko kontzeptu berriaz gozatu ahal izango da.

Dantza garaikideari dagokionez, kalitate handiko askotariko lanak eskainiko dituzte. Tartean, Madrilgo Koreografia Lehiaketa entzutetsuko azken edizioan finalista suertatu diren bi lan izango dira ikusgai. Lan horiek Natxo Monteroren Carnidi prima qualitá (Eskoriatza Eskibel jauregian) eta Álvaro Estebanen eta Elías Aguirreren Entomo, izango dira (Andre Maria Zuriaren plazan). Gainera, KREA beka eskuratu zuten koreografoek eta dantzariek beren lana aurkeztuko
dute.

Musikaz gozatzeko aukera ere izango da LunaKREAn. Hala, 30 kontzertu izango dira entzungai. Esaterako, hiriko liburu-dendatan soinu berriak ikertzen dituzten proposamenak zabaldukodituzte; besteak beste, La Casa del Libron, Pariseko ambient musika izango da entzungai The Folding and the point taldearen eskutik; Mara musikari gasteizatarraren soinu kabaret zaleak Zuloan; edo Napoka Iriaren pop-rock akustikoa Elkar Megadendan. Gainera, musika arloaren baitan, LunaKREA.clip-en bigarren edizioa egingo dute;

KREAk bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button