Sin categoría

Ehun ikuskizun baino gehiago aurtengo Umore Azokan

Gaur goizean aurkeztu dute maiatzaren 17tik 20ra bitartean garatuko den Umore Azoka Leioa.

Betiko legez, lehen mailako eszena eta kaleko arteen alorreko ikuskizun artistiko onenez gozatzeko aukera eskainiko du Leioa herriak. Euskal Herritik, Estatu osotik eta beste herrialde askotatik etorriko diren 40 taldek ia 100 ikuskizun eskainiko dituzte, eta horietarik batzuk erabateko estreinaldiak izango dira, 13 hain zuzen ere.

Aimar & Cía taldeak Etxea/Casa/Home aurkeztuko du; Amaia Elizaran taldeak Pool; Amico Teatrok Amico on the beach; Cía. Barsantik Kale gorrian; Denis Santacana dantza taldeak Encuentros obra eroango du Leioara; Input taldeak Un.Y.Dos; eta horiez gainera, Elirale, Dramagia, Krego-Martin dantza, Ganso & Cía, Hortzmuga eta beste talde askok euren lanik aipagarrienak eta ikusgarrienak egingo dituzte Leioako hainbat plaza, kale eta aretotan.

Gai zehatzen inguruan ardaztuko dira obra batzuk. Hala, gastronomiaren, teknologiaren eta naturaren arteko elkarrekintza proposatzen du Markeliñe taldeak Chef Natura obran. Barreak egiteko beta ere izango da Hermanas Gestring, Manolo Carambolas, Los Moñekos edo Murmuyo taldeekin. Poesia tanta batzuk botako dituzte Node Akziona, Brunette Bros, edota Circ Panic taldeek. Eta zirkuaren artaziak ere ez dira faltako, eta horretarako Aimar eta Cia, Kolektiv Lapso edota Afrika Circ taldeak Leioara joango dira.

Emanaldi horiez guztiez gain, Umore Azoka Leioa azoka bat ere bada. Hori dela eta, antzezlanak aukeratzera, akordioak ixtera eta kontratazioak egitera ehun profesional inguru joango dira Leioara, topaketa profesional erraldoia osatutzeko.

Ekimen paralelo asko ere antolatu dituzte egun horietan, tartean, Artekale-Sarea III. Topaketa, Artekale eguna, umore meettings topaketak, eta abar.

Noiz, non eta zer jakiteko, Umore Azokaren webgunea bisitatzea duzue onena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu