Nontzeberri

EHUko artista gazteen erakusketa

Urtero bezala erakusketa honen helburu nagusia ikasleei aukera bat eskaintzea da beren proposamen artistikoak jendaurrean aurkezteko.
Jardueren eskaintza hedatuz joan da edizioz edizio. Hala, hezkuntza-prozesua bera jorratzen duten artikuluak eta ikus-entzunezko esperientziaren alderdiekin zerikusia duten beste artikulu batzuk azterketa teorikoaren osagarri bihurtu dira.

Aldi berean, artista gonbidatuen figura ere azpimarratu behar da, ikasleak eta ikusleak estimulurako. Edizio honetan artista hauek izango dira gonbidatuak: Antonio Muntadas, arte plastikoen Velazquez sariduna On Translation: Ongi etorri eta On traslation: La sala de espera lanekin, eta bestetik Eugeni Bonet, zinemaren eta bideo esperimentalaren konzeptualizazioari lotuta dagoen artista.

Erakusketa malgua da eta ikasturtean zehar egindakoari irekita dagoen planteamendu bat dauka. Apustu nekaezina da eta errepikapenaren errutina erosoaren kontrako dago. Horregatik, edizio bakoitzak lehenengo eta onena izan behar du nahitaez.

Erakusketa honetan soinu eta multimedia instalazioak, argazkilaritza, sorkuntzazko bideoak, animaziozko bideoak, fikziozko bideoak eta bestelako proiektuak.

Nontzeberri

Exit mobile version