MUSIKA

Eguazten musikalak izango dira Astran

Gernikako Astra eraikinak kontzertuak egingo ditu uztaileko asteazkenetan. Hala, Astra iluntzeak izenburupean, bost emanaldiz gozatzeko abagunea izango da hilonetan.

Kontzertuak 20:00etan hasiko dira eta ondoko taldeak arituko dira: uztailak 3, Gernikako Deslai bandak kontzertu akustikoa egingo du. Talde gaztea da Deslai, eta emakumezko ahots-melodiak eta rock gitarra sendoak uztartzen ditu pop-rock kutsuko doinuetan.

Uztailaren 10ean, Bermeoko Miss Baker taldeak jazz esparrura ekarriko ditu hainbat pop eta rock kantu ezagun. 17an, Getxo aldeko Mobydick kantautoreak folk eta rock zaleak oraintsu argitaratu duen Cotard Delusion diskoa aurkeztuko du. 24an, Hibai Etxebarria eta Gotzon Ereño musikariek osatutako The Bluestown Sheriffs bikoteak rock eta blues doinuak joko dituzte.

Azkenik, uztailaren 31n Fiakun Team disko jartzaileen taldearen saioarekin amaituko da Astra iluntzeak zikloa. Kontzertu guztiak Astraren kanpoko aldean egingo dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button