MUSIKA

“EH-an Sortua” jaialdia, Jimmy Jazz Gasteiz aretoaren eskutik

Gaur goizean aurkeztu du Jimmy Jazz Gasteiz aretoak EH-an Sortua jaialdia, streaming bidez eta ekainaren 6an abian jarriko dena. Horren ostean beste kontzertu batzuk ere programatu dituzte bertan.

Eurek adierazi duten moduan, helburua horrelako ekitaldi baten atzean dauden norbanako guztiak ikustaraztea da: kontzertuan jotzen duten musikariekin hasita, eta ekitaldia gorpuzten duten teknikari, manager, langile, promotore, komunikazio arduradun eta nola ez, publiko guztiarekin bukatuz.

Aldarriak ere zabaldu dituzte prentsaurrekoan: “Guk argi dugu kontzertu aretoetan segurtasun neurriak bermatzen dituzten kultur ekitaldiak antolatu ditzakegula eta horren alde lanean ari garela. Horretarako, baina, beharrezkoa da instituzioekin elkarlana eta anbiguetaterik gabeko komunikazioa. Premiazkoa da ahalik eta azkarren eta baldintza egokietan irekitzeko aukera izatea”.

Datorren larunbateko kontzertua doakoa izango da, baino egoera honen erruz jasaten ari diren galera ekonomikoak apur bat arintzeko ere balio dezake, eta borondatezko aportazioak egiteko aukera egongo da. Bildutako dirua Hala Bedi, Jimmy Jazz Gasteiz, lan egingo duten teknikarientzat eta parte hartuko duten lau taldeentzat izango da.

Ekainaren 6ko kontzertuan parte hartuko duten taldeak Arkada Social, Brigade Loco, Rotten XIII, The Guilty Brigade dira. Eta horren ostean beste hitzordu musikal batzuk ere antolatu dituzte: Izaki Gardenak (ekainak 14) eta The Dealers, Red Iron Squad (ekainak 18)

“Gure ustez, mundu mailako egoera anker honi aurre egiteko modua kultura da, eta hori ezin hobeto laburbildu dugu gure leloa bilakatu den esaldi honetan: Kulturak bakarrik salba dezake herria!”

Informazio guztia Jimmy Jazz Gasteizek duen web orrialdean aurkituko duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button