Nontzeberri

Egunotan “Txotx Uztailean” izeneko antzerki zikloa, Bilboko La Fundicion aretoan

Uztaiaren 1etik 4ra, eta 23, 24 eta 25ean, Bilboko La Fundicion aretoak Txotx Uztailean izeneko antzerki zikloa ondu du.

Lehen egunean, Celeste Gonzalez artistak  Ningún hombre me llevará a la cumbre izeneko performancea egingo du, 20:00etan hasita.
Kanaria Handian, uharteko lekurik altuena La Cumbre izenez da ezaguna. Pasa den udan, sute handi batek pinu baso horren 10.000 hektarea suntsitu zituen. Izenburuak irakurketa bikoitza dauka. “Gizon batek ere ez nau eramango lan honen zati bat grabatu nuen paraje mortuan; eta, bestalde, ipuinetako printzesen fantasia hausten du: nik neuk nigatik egiten ez dudana ez du gizon batek ere egingo.”

Hurrengo egunetako egileen saioak honakoak dituzue: Daniel Hernandez (Ensayo en bruto o práctica compartida); La Dinamika-Eguzki Zubia (Mi 3er. Acto); Koldo Arostegui (Bobo); eta Bea Insa (Contado por ellas).

Exit mobile version