BESTELAKOAK

“Arrigazte” argazki-lehiaketa martxan da

Arrigorriagako Udaleko Gazteria Sailak Arrigazte argazki-lehiaketa antolatu du beste behin. Aurten hamargarren edizioa egingo da, eta gazteak munduan izango da gaia. Lehiaketan 16 eta 35 urte bitarteko gazteek hartu ahal izango dute parte, eta argazkiak irailaren 30era arte aurkeztu ahal izango dira internet bidez.

Arrigazteren xedea da “gazteek munduan zehar bizitzen dituzten bizipenak ikusgai jartzea, eta, hortaz, udako oporrak erabili ahal dituzte, bai bidaietako bizipenez gozatzeko, bai grafikoki bizipen horiek betikotzeko”.
Aurreko urteetan bezala, internet bidez aurkeztu ahal izango dira soilik lanak.

Lehiaketaren oinarriak Gaztegunean eta Abusuko zein udaletxeko Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ) egongo dira eskuragarri. Udalaren webgunean ere eskuratu ahalko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button