ESZENA

Egunotan Leioako “Umore Azoka” bertoko talentuaren erakusgarri

Kaleko arte sorkuntzaren erakusleiho bilakatuko da Leioa gaurtik, maiatzak 19, domekara arte, Umore Azokaren eskutik.  Aurtengoa  XX. edizioa izango da eta 120 ikuskizunetik gora antolatu dira egunotan.

Nazioarteko hainbat konpainien artean, bertoko talentuaren erakusgarri 19 euskal talderen lanak egongo dira bertan, eta hauetatik 14, lehen aldiz ikusi ahal izango dira.

Hala, kaleko artearen erreferentea bilakatu den azoka-ekitaldi honetan egongo diren euskal konpainien artean, besteak beste, Akelar, Dikothomía Cía, Garazi & Cía, Goitibera, La Glo Zirko Dantza, Malas Compañías Zirko Taldea, Malicia! Trakamatraka, Trapu Zaharra edota  Circo Dabitxi ditugu.

Gainera, laugarren urtez eta Tokiko Eszena programaren barruan, bertako eszenak ere bere lekua izango du azokako espazioan. Era honetan, eskaintza orokorrari Leioako konpainien emanaldiak gehituko zaizkio: Leioako Musika Bandak eta Leioako Kantika Koralak emango dituzten kontzertuak; Fidias Fundazioaren ikuskizuna,  eta Zirkun Zirko Eskolak Zirkun txiki ikuskizuna esaterako.

Mari Carmen Urbieta Leioako alkatearen esanetan,  “20 urteko jardueraren ondoren, ondo baino hobeto dakigu Umore Azoka funtsezko aktiboa dela gure profesionalentzat, eta beti horrela izan dadin egingo dugu lan”.  Era honetan, bertako kulturaren sustapenarekin duen konpromisoa erakutsi nahi izan du Udalak aurten ere.

Ikuskizunak, gaur osteguna, arratsaldeko 18.00etan hasita, herrian zehar barreiaturik dauden hainbat txokotan ikusteko aukera izango du bertaratzen denak.

Egitaraua eta informazioa osoa: Umore Azoka

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button