LITERATURA

“Udaberri Beltza” hitzaldi zikloaren azken saioa, Bilbon

Hil honetan, Bizkaiko Foru Liburutegian, asteartero, nobela beltzaren inguruko hitzaldi zikloa antolatu da. Jardunaldietan hainbat adituk parte hartu dute gai horren inguruko datu argigarriak emateko.

Lehen egunean, hilak 2, 19:00etan hasita, eta Laura Balagué adituaren eskutik, La mujer en la novela negra vasca izeneko hitzaldia antolatu zen.
Hurrengo astean, asteartean ere, Noemí Pastor literaturzale amorratuak Emakumeak genero beltzean: gaizkigileak, ikertzaileak eta biktimak gai jorratu zuen euskaraz.
Hilaren 24an aritu zen aditua Mikel Santiago izan zen, eta berak Cómo construir un best-seller gaiaren inguruan jardun zuen.

Gaur izango da azken eguna, hilak 31, eta gaurko saioan, Kike Infamek El cómic y el género negro saioa egingo du.

Informazio guztia, hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button