Nontzeberri

Egunero hasten delako 50 urtez

Egunero hasten delako 50 urtez: Ramon Saizarbitoriarekin solasean izeneko hitzordua atondu dute Miramar Jauregian, uztailaren 4an, EHUko Uda Ikastaroetan. Egunero hasten delako nobela dela-eta, 50 urte ondoren Ramon Saizarbitoria autoreak duen ikuspuntua ezagutuko du bertaratuko denak.

Beñat Sarasolak zuzentzen duen ikastaro horretan, Egunero hasten delako nobelaren argitalpenaren 50. urteurrenaren harira, Mikel Ayerbe ikertzaile eta EHUko irakasleak Ramon Saizarbitoria elkarrizketatuko du. Solasaldian, “obraren aurrekarien, idazte prozesuaren eta testuinguruaren inguruan gehiago jakingo dugu. Nobela hori funtsezkoa izan zen euskal literaturaren berrikuntzarako, eta era berean, Lur taldea izenekoaren (Arantxa Urretabizkaia, Ibon Sarasola, Rikardo Arregi, etab.) emaitza nabarmenetakoa izan zen”.

Datu guztiak hemen dituzue.

Exit mobile version