LITERATURA

Egunero hasten delako

Ramon Saizarbitoria idazle donostiarrak bere lehen eleberria kaleratu zuen goian idatzitako titulu horrekin. Bada, liburu horrek, 50 urte bete ditu (1968ko apirila-2018ko apirila)

Hala da, 1968ko apirilaren 25ean Friburgon amaitua eta 1969an lehen aldiz argitaratua, lan horrek geroztik berrargitalpen zenbait izan ditu. Euskal nobela modernoaren mugarrietako bat izan zen, bere estilo berritzaileagatik eta lantzen zituen gaiengatik.

Eleberriak Gisèle izeneko neska gaztearen bidaia eta gorabeherak kontatzen ditu, haurdun geratu ondoren abortatzeko asmoarekin. Hari nagusi horrekin batera, pertsonaia ezezagun baten etengabeko elkarrizketa garatzen da eleberrian zehar, lehenengo pertsonan, hirugarren pertsona bati zuzenduz baina erantzunik jaso gabe eta nolabait Gisèleren kontakizunarekin loturik dagoena. Abortua eta horren inguruko problematika pertsonal eta soziala dira eleberriaren gai nagusiak, baina maitasuna eta sexu harremanak, bakardadea, hezkuntza eta beste gizarte-gaiak ere lantzen dira.

Iñaki Aldekoak hauxe idatzi du: “ Nobela bi planotan garatzen da, inoiz elkar ukitu gabe, nahiz eta lehenengo planoa (berritsuaren jardunak) bigarrenaren (Durkheimen abortatzen duen neska, Gisèle Sergier) ibileren zelatan dabilen etengabe. Lehenengo planoko berritsuaren ahotan adin ertaineko pertsona ikasi baten ezagutza eta erreferentzia kulturalak testuratzen dira (Max Weber soziologoaren erantzukizunaren eta sentimenduaren moralen berri badu), batik bat garaiko giro intelektualean modan zeudenak. (…) Ez da faltako surrealista izandako poetaren (Jacques Prevert) poesiarik. Baina, bai berritsuari, bai Gisèleri, buruhauste handienak ditxosozko moralaren aldetik datorkie, moral katolikoaren eta Eliza Amaren aldetik. “Zein da zure morala?”, galdetuko zaio abortatzera doan neskari”….

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button