ARTEA

“Civigraff 2015” graffiti lehiaketa, Iruñean

Graffiti-lehiaketa hau 14 urtetik gorako gazteei zuzenduta dago. Bihar, irailaren 26a izango da azken eguna Civigraff 2015 Graffiti-lehiaketarako zirriborroak aurkezteko.

Parte-hartzaile bakoitzak bizpahiru zirriborro aurkeztu ahalko ditu gehienez, Iruñeako Civivox Mendillorri zentroan. Gero, epaimahai teknikoak sei finalista hautatuko ditu aurkeztu diren zirriborro guztien artean, eta hautatutako horiek Civivox Mendillorri zentroaren kanpoaldeko zelaigunean beren lanak onduko dituzte, urriaren 3an, larunbatarekin, 10:00etatik aurrera.

Geroago, aldi baterako graffiti-erakusketa egingo da urriaren 3tik aurrera, lehiaketaren IX. edizioan hautatutako 6 graffitiekin, finalistekin eta saridunekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button