IKUS-ENTZUN

Egun hauetan “Zinelur” zinema-zikloa, Nafarroako Filmotekan

Zinema-ziklo honek nekazaritza eta elikadura gaiak ekarriko ditu pantailara. Horrexegatik,  proiektatzeko aukeratu diren filmek nekazaritzaren, abeltzaintzaren eta landa-eremuaren gaia jorratzen dute. Lehenengo edizio hau Nafarroako Filmotekarekin eta Nekazaritza eta Kultura Ministerioak (ICAA) sustatzen duen Zinema eta Landa-emakumeak zinema Ziklo Nazionalaren II. edizioarekin lankidetzan antolatu da.

“Zinelur landa-eremuko istorioak aurkezteko topagunea izatea nahi dugu, mundu hiritarra horien jakitun izan dadin. Elikagaiak erosten dituzten pertsonei horiek nondik datozen eta nola ekoizten diren erakutsiko duten istorioak. Hustutako herrien istorioak eta landa-eremura itzultzeko ekimenen istorioak. Zenbaitetan sektorearen biktimizazio irudia alde batera utzita, artea eta kultura aldi berean den lana aldarrikatzen duten istorioak”.

Gaur izango da lehen emanaldia: Desde que el mundo es mundo (Günter Schwaiger, Espainia-Austria, 2015). Gonzalo nekazaria da eta bere familiarekin Ribera del Dueroko herri txiki batean bizi da, Gaztelako iparraldean. Kontsumitzen dituen elikagaiak ekoizteko tradizio zahar eta zuhurra, txerri-hilketatik ardoraino, oso ongi etorri zaio krisi garaia.

Biharko saioan, Aroak (Alberto Fernandez Vegas, Espainia, 2017) filma proiektatuko da. Aroak bizitzaren zikloari buruzko dokumentala da, sasoien arteko eta lurrarekin eta animaliekin oso lotuta dauden belaunaldi ezberdineko 10 pertsonen eta euren inguruaren bidez egindakoa.

Azkenik, etzi, azaroak 7, Los últimos de La Mejana, rebeldía y esperanza (Patxi Uriz eta Santi Cordón, Espainia, 2019) lana proiektatuko da. Dokumentalak azken ortuzainen lana ikusarazi nahi du, produktuen eta elikadura osasungarria lotzen dituen sukaldaritza kontzeptua babesten lagundu dutenak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button