ARTEA

Egitasmo artistikoak burutzeko diru-laguntzatarako deialdia Bilbao Arte Fundazioan

Kultura sustatu eta sortzaile gazteei laguntza emateko sortu da deialdia, hautatutako egitasmoak garatzeko diru-laguntzak emanez. Diruz lagundutako egitasmoetarako aurreikusten den iraupena gutxienez sei hilabetekoa eta gehienez urte batekoa izango da.

Modalitate ezberdinak izango dira diru-laguntza hauek eskuratu ahal izateko. Adibidez, Behin Behineko Lagapeneko Espazioetarako 10 beka izango dira. Bakoitzaren gehienezko zenbatekoa 6.000
eurokoa izango da. Behin Behineko Lagapeneko Espazioa erabiltzeko hautatuko diren artistek Zentroak lana garatzeko tailerretan dituen azpiegiturak ere erabili ahal izango dituzte.
Beste aldetik, Tailerretarako Bekak ere izango dira. Bilbao Arte Fundazioak lanak garatzeko dituen tailer desberdinetan ondoko proiektuak egin daitezke: grabatu eta serigrafia, teknologia
berriak, eskultura, argazkigintza eta filmaketa.
Modalitate honetan 10 bekatarako deialdia egiten da. Bakoitzaren gehienezko zenbatekoa 4.000 eurokoa izango da.

Beka hauek eskatzeko epea azaroaren 8tik 19ra izango da, biak
barne.

Bilbao Arte Fundazioak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button