ESZENA

Egitarau oparoa dakar asteburuan Elorrioko Arriola Antzokiak

Ostiralean, maiatzaren 24an, 20:30ean, arte eszenikoa izango da protagonista. Atx Teatroa konpainiaren eskutik, 7ak bat. Gaiztoenetan gaiztoenak antzezlanaz gozatzeko aukera izango du bertaratzen denak.

Komeria, satira eta sarkasmo lengoaiaz zipriztinduta, guztiok alfonbra azpian ezkutatu ohi duguna, agerian geratuko da bertan. Hala, Mirian K. Martxante, Estibaliz Villa, Aiora Sedano antzezleek  gizakiaren gaiztakeria nondik datorren, berezkoa ote den, eta saihestu ote daitekeen izango dituzte ardatz bertan.

Zuzendariaren esanetan, “orokorrean, bekatuaren ideia jasotzen du antzezlanak, gure kulturako zazpi bekatu kapitalak; eta hortik, Victor Frankensteinek egin eban moduan, gizaki barri bati bizia emongo deutsagu, groteskoa, basatia, gupidabakoa”.

Beste aldetik, maiatzaren 25, 26 eta 27an, zinemari emango dio txanda egitarauak. Los Hermanos Sisters (gaztelaniaz) proiektatuko da, 20:00etan hiru egunez. Jacques Audiard-ek zuzendutako western frantsesa da. Bertan, Charlie eta Eli Sisters, aurkako mundu basati batean bizi dira. Odolez zikinak dituzte eskuak: hala kriminalen nola inozenteen odolez. Ez dute inor hiltzeko kezkarik. Haien lana da. Charlie, anaia gaztea, hiltzeko jaio zen. Elik, ordea, bizitza normala eramatearekin egiten du amets.

Informazio guztia: Arriola Antzokia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button