IKUS-ENTZUN

“Egin salto! ikus-entzunezkoaren beste mapa bat”

Bilboko Azkuna Zentroak Egin salto! Ikus-entzunezkoaren beste mapa bat zikloa ondu du Zinematekaren baitan. Programa horren baitan Euskal Herriko ikus-entzunezko pieza “interesgarrienetakoak” aurkeztuko dira. Zikloa gaur hasi eta urriaren 8ra arte luzatuko da.

Euskal Herrian jaiotako eta zirkuitu komertzialetik kanpo aritzen diren zinegileen lanak erakutsiko dira programan. Antolatzaileen arabera, “bereizgarri moduan, errealizadore hauek ikus-entzunezkoak erabili nahi dituzte adierazpide gisa, eta, normalean instituzioen babesik gabe, Berlin, Benidorm, New York, Irak, Haiti, Sardinia, Singapur edota Mexikora jotzen dute filmatzera (edo grabatzera). Euskadira ere bai. Haien lanak bazterrekotzat jotzen dira, baina bidea urratu dute nazioarteko zinemaldietan”.

Bada, zikloan honako lan hauek aurkeztuko dira, besteak beste: Koldo Almandozek, Maria Elorza, Mikel Zatarain eta Lander Camarerok zuzendutako piezen programak;  Ion de Sosa zuzendariaren Sueñan los androides / Androiden Träumen; Errautsak / Cenizas lan kolektiboa; Raul de la Fuenteren I am Haiti; Aitor Gametxok zuzendutako El otro mapa de Abauntz; Jesus Maria Palaciosen Casa vacía + Señales de vida: Néstor Basterretxea; eta, amaitzeko, Antonio Macarro egilearen A filme-Expedición.

“Programa honetan sartu ditugun lanetako asko lehen urratsak egitean izaten den grinaren adierazpidetzat har ditzakegu; baina pieza batzuek, darizkien hauskortasuna eta zinezkotasun arina ikusita, jarrera oso bat islatzen dute egungo ikus-entzunezkoek krisialdian duten egoeraren aurrean”.

Informazio guztia: azkunazentroa.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu