ESZENA

Beldurra ardatz dantza garaikideko bi emanalditan

Gaur, abenduaren 17an, 19:00etan, Azpeitiko Dinamoa sormen gunean dantza garaikideko bi emanaldi antolatu dira: Dantza Presentzia, Sirah Badiolarekin, eta Beldurra, Puy Barral eta Jone Amezagarekin.

“Beldurra gizaki ororentzat komuna den emozio primarioa da, seguruenik antsietate gehien eragiten digun emozioa, gehien blokeatzen gaituena eta besteen aurrean suminkorrenak aurkezten gaituena. Horri gehitzen badiogu gaur egungo ziurgabetasuna eta estresa gaixotasunaren eta etorkizunaren aurre, beldurrak itsutu egiten gaitu. Egia da berari esker bizi garela, haurtzarotik babesten baikaitu, baina zer egiten dugu modu desmoldakorrean ikasitako beldurrarekin, mugatzen gaituen horrekin?”

Piezek beldur horri buruz hitz egiten dute, “gaixotzen den, hiltzen ari dela sentitzen duen eta beldurrarekin hitz egiten duen emakume baten istorioa kontatzen dute”. Beldurra agertzen da eszenan, atea irekitzen zaio emozioari mezulari gisa etsai gisa baino gehiago.

Gonbidapenak web-orri honetan eskuratu behar dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button