ARTEA

Egile-zinema zikloa Gasteizko Montehermoso Kulturunean

Zinema-ziklo honen egitarauak, alde batetik, espazio publikoetan merkataritza-zirkuitukoak ez diren eta egile-zinema gisa etiketatu diren film-testu jakin batzuk ikusteko aukera urriari erantzuten dio; eta bestetik, film hauek arte bisualekin duten harremana nabarmentzeko interesari erantzuten dio.
Egile-zinema kategoria 50eko hamarkadan sortu zen, Cahiers du Cinema aldizkari frantsesaren inguruan, ahots (zuzendari) sendo baten film sorta bat izendatzeko. Film horiek berariazko kaligrafia zinematografikoa zuten eta ohikoak ez ziren eta merkataritza-ekoizpenetatik urruntzen ziren gaiak aurkezten zituzten. Terminoak egiletasun zinematografikoaren kontzeptuari buruzko ikerketa eta eztabaidak eragin bazituen ere, gaur egun, arrunki erabiltzen da, egilearen nortasun artistikoa islatzen duen testu/obra/film gorputz bat izendatzeko.

Film guztiak, jatorrizko bertsioan, azpitituluekin proiektatuko dira, 22:30ean. Honakoak izango dira filmak: gaur, Agnàs Varda-ren La Pointe Courte; bihar, Pier Paolo Pasolini-ren Teorema; etzi, Marguerite Duras-en Detruite dit-elle eta hilaren 23an, Ivan Zuluetaren Arrebato.

Montehermoso Kulturuneak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button