LITERATURA

Egile berrientzako Nafarroako Euskarazko Literatur Lehiaketaren deialdia zabalik dago

Nafarroako edo Nafarroan bizi diren sortzaile berriei zuzenduta, Euskarazko Literatura Lehiaketarako izena emateko epea zabaldu du Iruñeko Udaleko Kultura eta Berdintasuneko Alorrak. Aurtengoa 29.edizoa da eta egile berriak euskarazko literatura sortzera bultzatu nahi du ekimenak.

Hala, 13 mila euro banatuko ditu poesia, narrazioa eta bertso-paperak modalitateetan: lehenengo saria 2.500€, bigarrena 1.000€ eta hirugarrena, 500€ izango dira modalitate bakoitzean.

Gainera, diru-sari horiez gain, epaimahaiak lau aipamen berezi emango ditu, modalitateak kontuan hartu gabe. Horiek 250 euroko saria jasoko dute, eta saritutako lanak argitara emanez gero, horiek ere jasoko dira Udaleko argitalpenean.

Epaimahaia Iruñeko Udalak izendatu du, eta honako hauek osatuko dute: Kultura eta Hezkuntzako zinegotziak, hiru literatur adituk, horietako bat, Nafarroako Bertsozale Elkarteak proposatutakoa, eta Iruñeko Udalaren euskara teknikariak.

Egileek lan bana aurkeztu ahalko dute modalitate bakoitzeko, gai librean eta euskaraz idatziak. Gainera, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan beharko dira eta azaroaren 5a baino lehen Iruñeko Udaleko erregistroan aurkeztu beharko dira.

Lehiaketaren oinarriak eta informazio osoa ikusteko, joan Iruñeko Udalaren web atarira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu