LITERATURA

Egile Berrientzako Euskarazko XXVII. Literatur Lehiaketa, Nafarroan

Iruñeko Udalak antolatutako Egile Berrientzako Euskarazko XXVII. Literatur Lehiaketak  hiru modalitate ditu: poesia, narrazio laburra eta bertso-paperak. Horra lanak aurkezteko epea azaroaren 5ean amaituko da.

Lehiaketan nafarrak diren edo helbidea Nafarroan duten egileek parte hartu dezakete. Egile bakoitzak lan bakarra aurkeztu dezake modalitate bakoitzeko; gaia librea da, euskaraz idatzita egongo da eta jatorrizkoa izango da. Lan bakoitzaren bosna kopia aurkeztu beharko dira, izenorde batez sinaturik. Horrekin batera, gutun-azal itxi bat aurkeztuko da egilearen datuekin.

Hiru sari eta lau aipamen ditu modalitate bakoitzak. Lehen saria 2.500 eurokoa izango da; bigarrena, 1.000 eurokoa, eta hirugarrena, 500 eurokoa. Aipamenek 250 euroko saria dute.

Udalaren euskarazko literatura-bildumaren 29. alea argitaratu berri da, eta 2016ko lehiaketan saritutako lanak biltzen ditu. Julio Soto izan zen irabazlea bertso-paperak modalitatean; Iban Garro, poesian, eta Ander Pérez, narrazio laburrean.

Lehiaketarako betebeharrak, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button