MUSIKA

Gaur hasiko da “Musikauzo” programa, Bilbon

Bilboko Udalak Musikauzo programaren edizio berri bat inauguratuko du gaur, maiatzak 5. Programak “hiriko zortzi barrutietako auzoetako kaleak funkya, swinga, pop-rocka, jazza edo munduko musikak bezalako erritmo ezberdinez beteko ditu, eta guztira, 27 hitzordu eskainiko ditu irailera arte.

Gaur, Musikauzok Miceren kontzertua programatu du. Kontzertua 19:30ean izango da Castañosko Funikular plazan. Miceren atzean Miren Narbaizaren bakarkako proiektua dago. Gaurko kontzertuan atmosfera ilunak, distortsioak eta tempo geldoak entzun ahal izango dira, argitasuna erabat baztertu gabe eta ahotsa guztiaren oinarri izanik.

Datozen hitzorduetan honako kontzertuak ondu dira: Arantza eta Pantxo, Bilboko Txistulari Banda, Cigarrette Breack, Confluence, Eider eta David, Iker Lauroba eta Beste Urtaroak, Jonu Kantautorea, Malú Garay Quartet, María Rivero & Tribu Banda, Masiompa, Mihailovic & Abi F., My Bastard Friend, Sutan Taldea, TBK-Txistuman Balkoitik Kalera, The Binilo´s, Xukelak, Zazkel, Zorrotzako Rock Astea: Trapala, Atxazo, Lur Jota eta Free like a Wind.

Datak eta tokiak kontsultatzeko, egin klik hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button