LITERATURA

“Edebé” Haur eta Gazte Literatura saria

Edebé Sariak erabateko sendotasuna, ospe literarioa eta, batez ere, irakurle kopuru handia lortu ditu, eta bere XXVIII. edizioan 346 original lehiatuko dira. Urtarrilaren 29an ezagutaraziko da sariduna. Edebé Sariak guztira 55.000 € banatuko ditu: 30.000 euro gazte-literaturako lanari; eta 25.000 euro, haur-literaturako lanari.

Edizio honetara aurkeztutako lanetatik 227 haur-literaturakoak dira, eta 119 gazte-literaturakoak: 267 gaztelaniaz idatziak; 59 katalanez; 11 galegoz; eta 9 euskaraz. Horixe da, agian, sariketaren ezaugarririk bereziena, alegia, lau hizkuntzak aukera-berdintasunean lehiatzea.
Gaien aldetik, haur-literaturan, nobela fantastikoak eta errealistak nabarmendu dira; horien artean, bullyinga eta ekologia-gaiak. Gazte-literaturan gailendu direnak, berriz, booktober eta influencerrei buruzko eleberri errealistak, gazteen gatazkei buruzkoak eta fantasiazkoak.

Hogeita zazpi deialdiren ondoren, goian esan dugun bezala, Edebé Sariak “erabateko sendotasuna, ospe literarioa eta, batez ere, irakurle kopuru handia lortu ditu”. Izan ere, sari hau erreferente bihurtu da egileen artean, bai lanen kalitateagatik, bai aurreko urteetan saria irabazi duten idazleen ospeagatik. Cesar Mallorquí-ren La isla de Bowen eta Maite Carranzaren Hitz pozoituak nobelak, esate baterako, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak ematen duen Literatura Sari Nazionalaren irabazleak izan dira 2013 eta 2011 urteetan, hurrenez hurren.

Iazko edizioko irabazleak Maite Carranza, Safari lanarekin, eta Elia Barceló, Frankenstein efektua eleberriarekin izan ziren.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button