Nontzeberri

“Ecozine”, Nazioarteko Ingurumen Zinemaldia, Iruñean

Aste honetan, Iruñeko Golem Baiona zinema aretoetan, Ecozine Nazioarteko Ingurumen Zinemaldia abiatuko da. Maiatzean eta apirilean, jarduerez beteriko hainbat atal zabalduko dira, eta zenbait film labur eta luze izango dira ikusgai. Bigarren urtez, gizartea eraldatzeko zinerik konprometituena ikusteko parada egongo da.

Maiatzaren 13tik 16ra bitartean, sail ofiziala garatuko da. Bertan, oso anitzak diren gai hauek jorratuko dira filmetan: Balearretako turistifikazioa, nerabe finlandiar baten borroka bere lurraldearen alde, Japon eta bere nuklearrak, Itoitz urtegiaren inguruko bizia, baso-soiltzea eta askoz gehiago.
Film bakoitzaren emanaldia amaitzean, haren egileetako batzuk jardungo dira ikusleekin, eta bizitako esperientziak eta egoerak azalduko dituzte.

Horiez gain, gazteentzako atala eta unibertsitateko saioak ere antolatu dira.

Hemen duzue programazio guztia.

Exit mobile version