IKUS-ENTZUN

Korterraza film laburren lehiaketa abian da

Gasteizko Korterraza Aire Libreko Film Laburren Lehiaketaren hirugarren edizioa iragarri dute. Lanak aurkezteko epemuga 2012ko uztailaren 1a izango da; jaialdia, berriz, uztailaren 26tik 29ra bitarte egingo da. Ekimena Kultura Kalean kultur elkarteak atondu du.

Lehiaketan nornahik parte har dezake. Filmen gaia librea da, baina 2011. urteko urtarrilaren 1etik aurrera eginak beharko dute izan, eta gehienez 15 minutu iraun. Pelikulak euskaraz edo gaztelaniaz izan daitezke. Filmak web bidez bidali beharko dira (inskripzioarekin loturiko xehetasun guztiak korterraza.com webgunean jasotzen dira).

Lehiaketan hiru sari emango dituzte: Korterraza saria (1200 euro); Andre Maria saria (600 euro), eta Ikus-entzuleen saria (500 euro). Jasoko diren lanen artean aukeraketa bat egingo dute eta Andre Maria Zuriaren plaza proiektatuko dira, aire librean, hain zuzen ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button