ESZENA

Eako Poesia Egunetan amaituko da “Gabrielen Lekua”

Iazko irailean hasi zuen bere bidea Gabrielen Lekua sentikariak, eta bide hori uztailaren 18an amaituko du; Eako Poesia Egunak jardunaldietan, hain zuzen ere. Guztira 30 emanaldi izango dira.

Azken emanaldi hori iritsi arte, baina, hamar emanaldia gehiago izango dira Euskal Herrian barrebna: martxoaren 28an, Orion (2014ko Kilometroak); apirilaren 4an, Beran; apirilaren 11n, Basauriko El Socialen; apirilaren 19an, Baigorrin (Nafarraren eguna); apirilaren 26an, Mungiako Olalden; maiatzaren 9an, Elgoibarko Herri Antzokian; maiatzaren 23an, Zarautzen, Literaturia euskal literaturaren plazan, maiatzaren 29an, Erandioko kultur etxean; eta, amaitzeko, uztailaren 18an, agurra Eako Peosia Egunak egitarauaren baitan.

Ikuskizun honetan, Aresti iraganetik gaurko egunetara ekartzen saiatu dira goian aipaturiko sortzaileak eta Arestiren bizitzan funtsezkoak izan diren lekuak ezagutzeko parada ezin hobea izango da.

Emanaldiaren izen bereko disko-liburua ere zabalduko da honezkero. Paddy Rekaldek, Luigi Anselmik, Hedoi Etxartek, Amaia Lasak, Oier Guillanek eta Andoni Egañak idatzitako testuak ditu liburuak. Diskoak, bestalde, Rafa Ruedak musikatutako eta Oier Guillanek deklamatutako Arestiren zenbait olerki dakartza, baita Andoni Egañaren zenbait bertso ere. Zenbat Gara elkarteak eta Gabriel Arestiren familiak sortu duten Gabriel Aresti Kultura Elkartearen ekimenez sortu da sentikari hau.

Informazio guztia ekimenaren webgunean begiratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button