MUSIKA

The Dustaphonics taldeak Gasteizen eta Bilbon joko du

Londres hirian dute egoitza The Dustaphonics taldeko musikariek, eta euren kantuetan estilo zaharrak uztartzen dituzte: rhythm and blues, funk, surf, rock-and-roll… Yvan Serrano gitarra-jotzaileak gidatutako taldeak De puta madre izenburuko EPa aurkeztuko du ostiralean, hilak 15, Gasteizko Helldorado aretoan, 22:00etan, eta igandean, hilak 17, Bilboko La Nave aretoan, 20:00etan.

Yvan Serrano-Fontova (DJ Healer Selecta) ekoizle, gitarra jotzaile eta disko bildumazaleak zuzentzen du The Dustaphonics, betiere, emakumezko abeslari gonbidatu batekin; gainerako musikariak etengabe aldatzen ditu bandako liderrak. Taldearen estetikan 1950eko hamarkadako makina bat adierazpide nahasten dira: B Saileko filmak, pin-up-ak, binilozko singleak…

Gasteizko emanaldian, gainera, Los Tiki Phantoms rock and roll instrumentala jorratzen duen laukote katalana ere izango da. Mozorrotuta jotzen du taldeak, baina ezaguna da maskara horien atzean Bartzelonako zenbait talde ospetsuetako musikariak daudela. Aventuras En Celuloide (Discmedi) izenburuko lana aurkeztuko dute, haien bosgarren lana.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button