MUSIKA

Durangon, “40 Minutu Rock Jaialdia” larunbatean

Larunbatean, otsailak 24, 40 Minutu Rock Elkartasun Jaialdia antolatu da Durangoko Landako gunean.  Egun osoko jaialdian oholtzara igoko dira, besteak beste, Des-Kontrol, Revolta Permanent, Sutagar, Estricalla, Sermond’s, Tremenda Jauria, Glaukoma eta Las Tea Party.

Goizeko 10:30ean zabalduko dituzte Landako Guneko ateak zale guztien aterpe gisan, eta orduan hasiko da jaialdia erraldoia.
Tximeleta izango da oholtza gainera igotzen lehen taldea, eta horren ostean arituko dira goian aipaturiko beste talde guztiak. Karpa txikian ere kontzertuak egongo dira egun osoan zehar.
Antza denez, sarrerak guztiak agortu ziren orain dela ia bi aste, baina inguruan sekulako giroa egongo da Durangon.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button