ESZENA

Durangoko “Topaklown” aste honetan abiatuko da

Apirilaren 17tik 21era, Durangoko Topaklown jaialdiak bere zazpigarren edizioa ospatuko du. Betiko lez, emanaldiez gain, Aste Santuarekin batera, kodigo teatral hau xede edo bide artistiko bezala duten pedagogo eta artistak gonbidatzen dituzte.

Aurten klown formaziorako bederatzi ikastaro eskainiko dituzte Durangon,  eta horien artean nabarmendu behar da klown munduan erreferentea den Marcelo Katz argentinarrak eskainiko duena. Izan ere, topaketa hauetan formazio integralaren gaineko oinarriak ematen dituzte, eta klown teknikez gain, bestelako kontu interesgarriak ere irakasten dira.

Ikastaroez aparte emanaldi pilo bat programatu dituzte Durangon. LiquidoTeatro and DuoFacil konpainiak Y me mori obraekin hasiko da Topaklown San Agustin Kulturgunean, apirilaren 17an. Ikuskizunaren inspirazio-iturriak Mexikoko musika eta ipuinak dira, eta bertako heriotzari loturiko ospakizun anitzak. Protagonistek, tragikomedia ukituz, beraien bizitzako mortifikazioa kontatzen digute eta hil ondorengo bizimodu ederra.
2019ko edizio honetako beste nobedadeetako bat Klown Kombat izango da.
Horrez gainera, San Agustin Kulturgunean Txelu Angoitiaren argazkiekin erakusketa egingo dute.

Egunez eguneko programazio guztia hemen ikus dezakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu