MUSIKA

Nafarroako Musika Garaikidearen Jaialdia, “NAK”

NAK, Nafarroako Musika Garaikidearen Jaialdia abiaturik duzue Iruñean. Musika garaikideko lanak zabaltzeko eta konpositore eta interpreteei laguntzeko helburua duen ekimenaren VII. edizioa irailaren 3tik 18ra garatzen ari da bertako Kondestable Civivoxa, Baluarte, Nafarroako Goi-mailako Musika Kontserbatorio, Civican eta CTL Formación Imagen y Sonido zentroetan.

Aurtengo programazio-proposamenaren ardatza Fusioa izango, eta musikako eta multimediako 35 lan bilduko dira, horietarik asko estreinaldiak izango direnak.
Diziplina anitzeko adierazpen batzuk ere ikusgai izango dira, hala nola dramaturgia eta dantza, edo 3D-n egindako sorkuntza bisualak, errealitate birtualeko softwarearen bidez eginak.
Izan ere, “NAK ikertu, sortu, barne hartu eta interpretatzeko gunea da, eta eztabaida, pentsamendu zein gogoetarako guneak sortzen ditu. Zazpi urte daramatza jada sortzaile eta ikusleen arteko topagune honek finkatzen, non musika garaikidea, esperimentazioa eta pentsamendu estetikoa bateratzen baitira, jarduera guztien ikuspegi didaktiko batekin”.

Jaialdian parte hartuko duten talde batzuk honakoak dituzue: Spanish Brass, 2020ko Musika Sari Nazionalaren irabazlea; Iñaki Alberdi Music Project, Iñaki Alberdi akordeoi-jotzaileak, Gonzalo Tejada kontrabaxu-jotzailearekin eta Mikel Andueza saxofoi-jotzailearekin batera osatua; Pilar Rius gitarra-jotzailea eta Elisa Urrestarazu saxofoi-jotzailea; Tomomi Kubo konpositorea, eta Ondes Martenot jotzailea; CMC Garaikideak, Kuarist (saxofoi laukotea), eta abar.

Xehetasun guztiak hemen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button