Nontzeberri

Durangoko Museoa etxera eraman ahal duzue

Durangoko Museoa itxita dagoen bitartean, bertako koordinatzaileek hainbat proposamen eskaini nahi dituzte museoa zuen etxera eramateko.

Bilduma iraunkorrari buruzko informazio guztia izan dezazun, QR kodea irakurrita museoko audiogida eskuratu dezakezue (Historia aretoa -1.go solairua- eta euskal arte garaikideko aretoa-3. solairua).
Beste aldetik, Street View-a erabiliz museoa barrutik bisitatu dezakezue, eta modu horren bidez areto guztietara sartu ahal izango zarete.
Azkenik, Poly sistemaren bitartez, bisita birtuala egiteaz gain, audiogidak eskaintzen dizuen informazioa ere eskuratu dezakezue (idatziz zein ahoz).

Orain, Durangoko Museoa etxera eraman, eta bertan dauden kontu interesgarriak ikusi ahalko dituzue.

Exit mobile version