MUSIKA

Durangoko Azokari begirako nobedade batzuk

Berri txarrak, Bizardunak, Lauroba eta Mantisa izan dira lan berriak plazaratuko duten taldeetako batzuk Gor diskoetxearekin.

Berri Txarrak taldeak Denak ez du balio-Singles 1997-2007 plazaratuko du. Talde nafarraren abesti onenekin egindako bilduma duzue, Berri Txarrak eta Gor webgunean jasotako bostehun bozketekin aukeratuak. DVDan, Zertarako Amestu dokumentala dator.

Bizardunak taldeak En Zugwang kaleratuko du. Talde jendetsu nafar-gipuzkoar honek bigarren CDaren grabazioa bukatu berri du. Euskal Folk Radikala izendatzen duten beraien estiloarekin folk irlandar-euskalduna birsortzen dute.
Pop-rock indartsuz eta melodia onez beteriko proposamena dakar Laurobak Egunarekin lanarekin.

Mantisa Zarauzko taldearen lehen CDa izango da. Lau gazte hauek disko hau kalitate tekniko handi batekin grabatu dute beraiek erosoen sentitzen diren estiloaren eremuan: hardcore melodikoa.
Electric Riders The Trial lanarekin datoz. Zaldun elektriko hauek Europa osotik oso kritika ona jaso dituzte beraien lan kontzeptualarengatik pertsonaia literario eta filmiko batean oinarritutakoa: gizon elefantea. Potentzia altuko rocka.

Azkenik, The Sparteens: Grandes éxitos del ayer. Iparraldetik denboraldiko errebelazioa datorkigu, dantza egiteko eta hirurogeigarren hamarkada hasierara trasladatzeko twist erritmoaz lagundurik. Talde, ideia eta kontzeptu bikainak.

Gor Musikak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button