Nontzeberri

Durangoko Arte eta Historia museoan, “Open Itinera” erakusketa ikusgai

Bilbon gauzatzen da urtero Paper Gaineko Grabatuen eta Artearen Nazioarteko Jaialdia. Open Portfolio proiektuak gure garaiko arte grafikoko talentu berrien obra ezagutarazi nahi du.  Bilbon egiten diren ohiko bi deialdiekin batera (martxoan eta urrian), aurten jarduera-ildo berria  sortu da: Open Itinera, Bizkaiko lurraldean zehar ibiliko diren erakusketa programa.

Durangoko Arte eta Historia museoak Open Itinera erakusketa hartuko du, azaroaren 28ra bitartean. Bertan Open Portfolio FIG Bilbao ekimenean aukeratutako hogeita hamar artista nazional eta internazionalen obrak erakutsiko dira. Horretaz gain, Irati Retolaza artistak emango dituen bi grabatu tailer programatu dira, azaroaren 20an eta 23an. Lehendabizikoan, grabatuaren teknikak azaldu eta erakutsiko ditu, eta bigarrenean, berriz, parte-hartzaileei torkuluarekin esperimentatzeko aukera emango die.

Open Itinera erakusketak ondorengo artiston lanak erakutsiko ditu: Alejandro Lorenzana (Leon), Ander Garitacelaya (Kantabria), Beatriz Cárcamo (Palma Mallorcakoa), Beatriz Hernández (Tenerife), Eryk Pall (Frantzia), Gianluca Rossitto (Italia), Glen Lasio (Italia), Irati Retolaza (Bizkaia), Jose Maria Sanchez (Valentzia), Julian Cepeda (Kolonbia) Laura Ardila (Kolonbia), Lilli-Kroot Repnau (Estonia), Priscilla Romero (Costa Rica), Rebeca Ferrero (Salamanca), Tatiana Ivancova (Errusia), Altea Grau (Castello, Bea Perez (Madril), Bernardo Lopesino (Madril), Grupo Bye (Valentzia), Claudia Molina (Valentzia), Debrah Montoro (Peru), Francisco Lopez (Teruel), Gadea Garcia (Bizkaia), Inge Schoutsen (Holanda), Isabel Fuentes (Valladolid), Joaquin Artime (Tenerife), Juan Escudero (Bizkaia), Lin Calle (Madril), Patricia Concina (Argentina), Tanja Blanco (Asturias) eta Valle Martin (Kanariak).

Artistek bisita gidatua eskainiko dute erakusketa zertan den hobeto ikusi ahal izateko.

Exit mobile version