ESZENA

“Islandia”, modernitatearen oihua

Bartzelonatik, aurtengo Dantzaldiaren barruan erakusteko, Laveronal taldeak Islandia proposamena ekarriko du. Bihar, BBK aretoan, 20:00etan izango da emanaldia.

Dantzaldiaren antolaketaz eta beste kontuez arduratzen den La fundizionek ondoko testu mamitsua bidali digu, obra hau zertan den azaltzeko: “Gizakiak ikusmenean dauka zentratuta bere sexu-gaitasuna, eta horrexegatik irudiak soberan gainditzen du beste zentzumen guztiek eskaini ahal dutena. Irudiaren esku gaude, zeharo, eta hura gainditzeko era bat eta bakarra geratzen zaigu: irudia perbertitzea. (…)
Islandian ez dago ia zuhaitzik. Desertuak, mendiak eta glaziarrak daude basalto eta labazko zoru gogor baten gainean. Klima epela dauka, justu-justu Artikoko zirkuluaren pean egon arren, eta bertako tenperaturak oso gutxitan daude zero azpiko hiru gradutik behera. Islandia kontraesankorra da, ez da logikoa. Ezin dugu aurretiaz juzkatu.

Islandia-k adierazle eta adieraziaren arteko harremanaren analisia proposatzen du. Bidean geldialdi bat egingo dugu, hitzaren eta irudiaren arteko loturak edo irudiaren eta berak sujeritzen dituen kontzeptuen artekoak behatzeko. Xede horri begira, pieza hau kontzeptu baten erreprodukzio eta errepresentazio mekanismoan zentratzen da, dela hitz bat, testu bat, irudi bat edota kanta bat”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button