Nontzeberri

Durangoko Arte eta Historia Museoa berriro zabalik

Gaur berton, ekainak 2, Durangoko Arte eta Historia Museoak ateak zabalduko ditu. Bertan dena prest dute erakusketez eta zabaldu berri den Historia aretoaz berriro gozatu dezazuen. Egoerak agintzen duen gisan, segurtasun eta higiene neurriak ezarri dituzte erabiltzaileek ahalik eta seguruen ibil daitezen, eta segurtasun neurri guztiak bermatzeko, ez da museo barruan ekintzarik egingo datozen hilabeteetan.

Horrexegatik, Humanitates ikastaroak online eta era presentzialean egingo dira ikasle bakoitzaren egoera eta beharrak kontutan izanda. Beti ere, irailetik aurrera.
Museoa zabalik badago ere, online eskaini dituzten ekimenekin aurrera jarraituko dute hurrengo asteetan.

Eta aste bat artista bat izeneko ekimena bidean jarri dute berriz. Aste honetan Vicente Ameztoy izango da protagonista, eta egun hauetan bere obra, biografia eta abar aletuko dituzte sarean.
Gainera, laster ere, Fernando Mardones artistaren Desbideratzeak erakusketaren inaugurazioa izango da.

Informazio guztia hemen eskuratu ahal duzue.

Exit mobile version