Nontzeberri

“Durango Kulturaz Blai” ekimenaren bigarren asteburu gozagarria

Durango Kulturaz Blai kultur programazioaren bigarren asteburuan sartu da Durango herria. Bete beterik dator uda hantxe, eta irailera bitartean 38 ikuskizun eta 59 jarduera garatuko dira. Asteburu honetan pailazoak eta musika izango dira protagonistak.

Gaur berton, uztailak 9, Tomasen Abenturak konpainiaren Azken Balea ikuskizuna eskainiko da Landako Eskolako jolasgunean, 19:00etatik aurrera. Ordu berean, eta jendea banatzeko asmoz, Potxin eta Patxin pailazoek Ingurugiroa Zaindu antzezlana eskainiko dute Kurutziaga Ikastolako patioan, ordu berean.

Eta bihar, ostiralean, Durangoko Ekuru musika taldeak bere diskoaren aurkezpena egingo du Plateruena Kafe Antzokiko kanpoaldean, 21:00etatik aurrera. Ander Erzilla lider duen talde durangarrak jazz musikaz girotuko du ostiral gaua.

Gogoratu behar da, saio guztiak doan izango direla, baina aforoa kontrolatzeko asmoz sarrerak aldez aurretik hartu beharko direla.

Exit mobile version