LITERATURA

Diasporaren Gutunen II. Literatura Lehiaketa

Valentziako Euskal Etxeen lehenengo helburua euskara bultzatzea da, eta horretarako euskara klaseak, zinema, hitzaldiak, eztabaidak eta topaketak antolatu dituzte beti. Joan den urtean, Diasporaren Gutunen I. Literatura Lehiaketa abiatu zuten Euskaltzaleok eta Laurak bat Valentziako Euskal Etxeek. Aurten, Diasporaren Gutunen II. Literatura Lehiaketa antolatu dute.

Txapelketa honek bi kategoria izango ditu: Euskara ikasten ari diren pertsonentzat eta euskara normaltasun osoz erabiltzen duten euskaldunentzat. Lehiaketa honetarako gutunak euskaraz (edozein euskalki onartzen da) izango dira, eta luzera, gehienez, 2 orrialdekoa izango da.

Idazlanak gurelehiaketak@gmail.com posta elektronikora bidaliko dira eta gaian “Diasporaren Gutunen Literatura Lehiaketa” jarriko da. Lanak posta bidez ere bidal daitezke: Laurak Bat (C/ Mª Jordán 6, baixos) eta Racó de la Corbella (C/ Maldonado 46, Baixos). Aurkezteko epea urtarrilaren 15ean amaituko da.

Saria euskarazko liburu-sorta izango da, eta sari banaketa Literatura gala-afarian izango da, Laurak Batean, urtarrilaren 30ean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button