BESTELAKOAK

Durangaldeko gazte sortzaileak balioztatuz

Durangaldeko gazte sortzaileen proiektuak ezagutzera emateko Pechakucha beste saio bat bultzatu du Gerediaga Elkarteak, abenduaren 20rako. 2017ko abenduan egin zen lehenengoa eta 2018ko maiatzean bigarrena, eta biharkoa, beraz, hirugarren Pechakucha izango da.

Pechakucha eskualdeko gazte sortzaileen lanak eta proiektuak ezagutzeko egitasmoa da, eta modu horretan, nork bere ideiak modu bizkorrean aurkeztu eta partekatu ahal ditu entzuleen aurrean. “Ideiak elkarbanatzea, proiektuak erakustea eta hauei buruzko hartu-eman nahiz solasaldi bat bultzatzea izan ohi dira Pechakucha saioen helburua. Aurkezpen kreatiboak izaten dira, irudietan oinarrituta, 20 segundoro irudi bat erakutsiz. Eta guztira, 20 irudi.”

Bost izango dira ezagutzeko aukera izango diren sortzaile eta egitasmoak. Honako hauek: Anartz Aranguena (komikizalea eta marrazkilaria); Berbaz aldizkaria (sortzaile gazteen prosa eta poesia, musika, antzerkia edota artearen aldizkaria), Argazki matadoia (Durangaldeko argazkizale talde batek aurten hasitako ekimena); eta  Atara Zarata (Durangoko antzerki talde amateurra).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button