BERTSOTAN

Durangaldea irabazlea Bertsolari Gazteen BBK Sariketaren II. saioan

Durangoko Fray Juan de Zumarraga institutuan jokatu zen atzo Bertsolari Gazteen BBK sariketaren 2. kanporaketa, eta bertan Durangaldeko eta Enkarterri/Ezkerraldeako taldeak bildu ziren. Bietatik onena Durangaldeko taldea izan zen. Beraz, Enkarterri/Ezkerraldea taldeak ez du aurrera jarraituko, eta Durangaldea, ostera, finalaurrekoetara pasatuko da.

Durangaldeko taldeetan Bittor Altube, Gorka Pagonabarraga, Iruri Altzerreka, Txaber Altube, Peio Azkarate eta Aitor Bizkarra aritu ziren, eta Enkarterri/Ezkerraldean Naroa Torralba, Maddalen Ruesgas, Maider Barañano, Leire Portugués, Ander Ucelay eta Asier. Lehenek 439,5 puntu lortu zituzten eta bigarrenek 386,5.

Gaur bertan jokatuko da hurrengo saioa Sopelako Ander Deuna ikastolan. Uribe Butroe eta Uribe Kosta aurrez aurre izango dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button