MUSIKA

Duo Kie rap bikotea Bilbon eta Gasteizen izango da asteburuan

Bilboko kontzertuan Duo Kiez gain, Miito & Yulen izango dira; eta Gasteizen berriz, Fran C, eta Duende AS.

Duo Kiek iaz argitaratu zuen Orgullo lanean bi ekoizlek parte hartu zuten, Locus El Gran Polo de Carne eta Nerviozzo Glenn Quagmire. Estudioko lan horren emaitza Orgullo-k biltzen dituen CDa eta DVDa dira. Bigarren horrek 21 cm euren aurreko lanaren aurkezpen biran jasotako irudiekin osatuta dago.

Bikote madrildarrak 2009an plazaratu zuen Tremenda Vendetta – La Mixtape lanari dagokionez, 20 doinu biltzen ditu 50 minututan. Kolaborazioak asko dira, tartean, Chojin, Hermano L, Hipnotik, eta Estado Mental. Diskoa saio moduan grabatu zuen Yulian disko jartzaileak, zein Duo Kierekin aritzen den zuzenekoetan.

Radiation Tours-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button