Nontzeberri

Dulantzikoaren ostean, Arabako Txapelketako hurrengo 3 finalaurrekoak

Asier Otamendik lortu zuen puntuaziorik altuena Dulantzin jokatu zen 1. itzuliko azken finalaurrekoan. Arabako Bertsolari Txapelketako hirugarren finalaurreko horretan Ander Solozabal, Izar Mendiguren, Oihane Perea, Asier Otamendi, Jon Ruiz de Pinedo eta Paula Amilburu aritu ziren.

Ariketa guztiak egin ondoren, Asier Otamendik lortu zuen puntu gehien, 237,5 puntu. Txapelketan parte hartzen duten 18 bertsolariek 2 aldiz kantatuko dute txapelketan. Langraizen, Zigoitan eta Dulantzin lortutako puntuazioaren sailkapenaren arabera 2. itzuliko 3 finalaurrekoak osatu dira. Hala, Legution, martxoaren 4an; Laudion, 11an, eta 18an, Aramaion izango dira hurrengo saioak.

Hemen duzue informazio guztia.

Exit mobile version